viernes, 23 de mayo de 2008

maiatzak 19ko egunkaria

kaixo, gaur maiatzak 19, aurkezpenen eguna izan da.
Gu, gaur ere, autobusen greba dela eta, berandu iritsi gara klasera, baina heldu bezain laster, aurkezpenaren azken apainduekin jarri gara.
Aurkezpenean zer esango genuen pentsatu dugu, eta gero, bakoitzak esan behar zuena banatu dugu. Behin hori argi edukita, lana ondo geneukan konprobatu dugu, hau da, musika entzungo zela konprobatu dugu...

Arukezpenaren momentua heldu denean, "tarimara" igo eta hizt egiten hasi gara. Gure baliabide didaktikoa erakustean pixka bat urduri jarri gara, musika entzungo ote zen kezakan... Nola ez, atal batetako musikarik ez da entzun beraz, azaldu izan dugu, dispositiba horretan agertzen zena

Gu ez gara ordenagailuen lagunak eta hori antzeman egin da, nahiz eta lan ona egiten saiatu garen...eta azkenean helburua ondo bete dugula esan dezaket!!!!

Josune, baliabide didaktikoa sartu dudanean eskuineko informazioa behera mugitu da eta ez dakit zelan jarri ondo!!!

zirkulazio aparatua

">

viernes, 16 de mayo de 2008

Maiatzak 12ko egunkaria

Gaur, maiatzak 12, teknologia berriei buruzko azken aurreko klase da. Beraz, klase honetan gure lan praktikoak egiteko erabili dugu. Esan behar daukat autobusen greba egon denez, klasera ordu erdi beranduagoa sartu naizela.

Klaseren haria hartzeko, taldean eseri gara eta gure lanarekin jarraitu dugu. Arazo edo zalantza batzuk izan ditugu lanaren puntu batzuekin, beraz, Josune libre egotea itxaron dugu eta hari gure zalantzak plazaratu dizkiogu. Konturatu garenan ordua izan da!!!

miércoles, 7 de mayo de 2008

Maiatzak 5eko egunkaria

Gaur, praktika saioan egin beharreko lanean jarri behar diren aplikazio batzuk erabili ditugu. Aplikazio hauekin ikasi dugu power pointean soinua ipintzen, horretarako, ordenagailuak dituen soinu desberdinez baliatu gara. Ondoren, powen pointean zertxobait jartzeko, hortikan zehar "enredatu" dugu: marrazkiak jarriz, gure grabazioak egiten... Oso entretenigarria iruditu zait gaurko klasea, biana, esan beharra daukat, lanean baliabide ugari erabiltzea zaila iruditzen zaidala, gauza asko kontuan hartu behar ditugulako. Ez ba, zelan ateratzen zaigun lana!!!

Astelehenean, ezin zaigu ahaaztu, Josuneri lanari buruzko arazo batzuk galdetzea, bestela ezin dugu aurrera jarraitu!

Teoriari dagokionez, Teknologia Berriak hezkuntza prozesuan txeratzen gaiarekin jarraitu dugu. Pixka bat galduta ibili naiz, pasaden astean emandako klasea galdu bainuen.

Hori izan da gaurko ikasgai honetan landutakoa!!!

martes, 22 de abril de 2008

Ariño herriko bideoaren inguruan...

Ariño herria, Teruelen kokatuta dago eta bertako ikasleak Lehen Hezkuntzan hasten direnetik teknologia berrietan murgildurik daude.

Bideo honetan aurkezten den sistemaren oinarria teknologia berriak dira. Ikasle hauen ikusmuga pantaila bati esker ematen da, hau da, herri honek, informazioa ordenagailuari esker eskura dezakete, ez baitzuten informaziorik, egunkaririk heltzen, eta orain teknologia berriak direla eta, hau egitea, munduaren berri izatea posible dute eta herriko zein hiriko ikasleak posibilitate berdinak izatea laguntzen baitu.

Teknologiei esker, autonomia sustatzen den ideiarekin erabat ados nago.Lana egiterakoan ikasleak dira haien irakasle, informazio bilatzen dutenak...irakasleak gidak bilakatzen dira irakasleak izan beharrean. Ikasleen, norberen irakaskuntzarako hori oso interesgarria da.

Lankidetza bultzatzen da metodologia honekin. Lana, ordenagailuaren bidez egiten dutelako eta honen ondorioz beste ikaskideei,egindako lana, haiek ikus dezaten, bidali egiten zaie. Gaizki egotekotan,elkarrekin laguntzeko aukera ematen du.

Argi dago irakaslearentzat lan gehiago dela haiek direlako unitate didaktikoak, ariketak bilatu eta egin... prestatu eta egin behar dutenak, eta metodologia honekin lan egiteak etengabeko lana eskatzen duelako, gainera, bideoko irakasle batek dioen moduan baliabideak falta dira, lana era egoki eta bikainean aurrera eramateko.

Nire ustez, metodologia honek alde onak eta alde txarrak ditu. Alde onak ditu, oso produktiboa ikusten dudalako ordenagailuekin lana egitea autonomia sustatzen delako eta ikasteko modu entretenigarria zein probetxugarria dela ikusten dudalako. Alde txarretan, baliabide ugari behar direla ikusten dut, eta ez dut uste familia asko kapaz direnik baliabide hauek eskura dezaketenik: ordenagailu eramangarriak edonoren esku ez baitaude.

Bdeo hau moddlen (gure irakasgaian) aurki dezakegu.

apirilak 21eko egunkaria

Gaur, praktikako saioan blogarekin zerikusia duen ariketa egin dugu.
Klaseko link zerrenda osatu dugu nik pasaden astean 4 ikaskide zerrenda bakarrik bainuen, eta gaur, berriz, klase osoarena eskuratu dut. Ondoren, blogarekin (blogak irakaskuntzan, blog didaktikoak...)zerikusia duen helbide bat aurkitu behar izan dugu eta ondoren gure blogean jarri. Hori egitea pixka bat zaila iruditu zait, ez baitutu inoiz egin eta orri horretako irudi bat kontutuan hartu ez dudalako helbidea itsasterako orduan.

Teoria saioan, azterketa dataz aldetzeko gaiarekin aritu gara. Batzuk maiatzeko azken astean egitea nahi zuten, eta besteok data mantendu. Eztabaidatu ondoren maiatzak 29 egiteko aukera dago, baita zentruak irakasgai honetarako finkatua izandako egunean ere. Ondoren, Terueleko bideoari buruz aritu gara. Galderak hurrengo egunerako erantzun behar dira. Hauek, beste etiketa baten barruan topa daitezke.

miércoles, 16 de abril de 2008

TIC-en inguruko artikulua

Artikulu honetan Tic -ei buruz hitz egiten da.

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas? Galdera hau bota eta gero ikerketak esaten duena azaltzen du Manuel Area Moreirak,La Lagunako hezkuntz tekonologiako irakasleak.

Ikerketa hau herrialde askotan egindako galdeketaren ondoriokoak dira.
Europako zentro gehienak eta Espainiarrak konkretuki, baliabide teknologiko ugari dituzte, beraz,teknologia problema bat ez dela esaten du.

Irakasleak TIC-ak existitzen den pedagogía bultzatzeko erabiltzen dute eta baita, bere irakaskuntzaren planifikazioarekin erlazionatuta dauden lanak garatu ahal izateko ere. Normalean, TIC erabiltzen dituzten irakasleak eta ikasleak gelan erabiltzen duten irakaskuntza ereduak expositiboak izaten dira edota informazioa igortzeko ere.. Horrela, ordenagiluarekin, irakaslea bere ikas-informazioa handitzeko posibilitatea izaten du.Baina TIC -en aplikazioa irkaskuntzan ez du esan nahi berrikuntzarik ekarri behar duenik.

Artikulua andereñoak luzatutako helbide batetatik irakurri eta eskura dezakegu.

lunes, 14 de abril de 2008

apirilak 14ko egunkaria

Gaur , astelehenero bezala, praktikarekin hasi gara.
Pasaden asteko ariketarekin jarraitu dugu. Pasaden asteko lana honakoa zen: blogak irakaskuntzan, blog didaktikoak...etabarrekin zerikusia zeukan informazioa bilatu behar izan genuen eta honi dagokion sarrera bat izan zen gure lana. Sarrera honetan, izenburua eta etiketa sartu behar izan dugu. Beraz, idatzita daukagun informazio edo gaiarekin zerikusia daukan bideo bat bilatzea izan da gaurko lana. Bideo bat aurkitu ondoren, sarrera bat egin dut, bideoari buruz lerro batzuk aipatuz. Ondoren bideo "itsasten" saiatu naiz. Uste nuen baino zailagoa izango zela pentsatzen nuen, inoiz ez baitut honelako loturarik egin.Hori egin eta gero link zerrenda bat editatu dut, nire ikaskide batzuen helbideak jarriz.

Alde teorikoan, pasaden astekoarekin jarraitu dugu: " berrikuntza teknologikoak hezkuntzan". Ezaugarri batzuk ikusi ditugu eta ondoren, hurrengo asteko lana zein den azaldu digu andereñoak. Hurrengo asterako, power point honetan azalptzen den helbide bateko artikulua irakurri behar dugu eta honi buruzko sarrera bat gure blogean jarri behar dugu. Sarrera honetan, link bat egon behar da, eta etiketa ere, jarri behar dugu.

blog didatikoei buruzko bideoa

Oraino honetan, blog didaktikoei buruz zerikusia duten bideoak bilatu behar izan ditugu.
Blog didaktkoak aurrerapen teknologikotzat hartzen dira. Baliabide honen hedapena, gero eta ugariagoa da eta irakaskuntza munduan oso interesgarria den balibide bezala bihurtzen ari da. Gizon honek esaten duen moduan, blogak solidarizaziorako tresnak bihurtu dira hauen bitartez komunikatzeko aukera dagoelako: gure sarrerak besteok ikusteko, jendea bere iradokizunak jartzeko aukera, zalantzak bertan argitzea posiblea da... beraz komunikatzeko baliiabide ona bihurtu da.

miércoles, 9 de abril de 2008

blog didaktioei buruzko ariketa

Oraingo ariketa honetan, blog didatikoei buruz, blogak irakaskuntzan edota aplikazio didaktikoei buruz, besteak beste, hitz egingo dut.
Blogak, web orrialde dinamiko sinple bat da eta hainbat ezaugarri ditu:
- mezuak orden kronologikoak azaltzen dira, hau da, azkenak lehenak dira
- mezu gutziak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira
- mezuetan, bizitariek iruzkinak uzetko aukera dute, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza handituz
- mezuak oso azkara batez jasotzeko aukera dago.
Gero eta gehiago entzuten dugu klasean blogen erabilpena irakaskuntzaren atal positiboa eta eraginkorra dela gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna egokia bezala erabiltzen baita. Gainera, teknologia berrietan hezteko aukera eman du. Irakasleak lanak fotokopiatu beharrean blog -ean zintzilikatzeko aukera dago (moddlen bezala). Abantaila bat dago eta zera da: apunteak, gauzak automatikoki ordenatzen direla, lehengoak jarriakoak zaharrenak izanda. Blogaren bitartez irakasle-ikasle edota bisitarien arteko interakzioa bultzatzu egiten du. Esan bezala, blogak, beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke.
Aurretik aipatu dudan moduan, blogen erabilpena irakaskuntzan gero eta ugariagoa da, (begiratu bezala Iñaki Larrea Arrasate-Mondragoneko irakasleak esaten duena: ). Irakaskuntzan ez ezik, enpresetan ere bultzatzen ari da komunikabide mota hau, adibidez; bezeroekin harremanetan jartzeko, lan esparruan komunikazioa eta harremanak indartzeko...
Blogak sortzea oso ariketa erraza da. Hainbat helbide daude horretarako: http://blogari.net/; http://blogger.com/ edota http://blogak.com/

lunes, 7 de abril de 2008

Apirilak 7ko aprobak

Hemendik aurrea egunkaria moddlen egin beharrean, gure blogan egingo dugu.
Gaur, apirilak 7, pasaden astean sortutako blogean zentratu gara. Hainbat gauza ikasi ditugu, adibidez: sarrerak nola egin (postak jarri), etiketak nola jarri, loturak (estekak) nola egin... gainera,gure blogean erlojua ipini dugu.

Datorren asterako lan bat egin behar dugu. Googlen, ikasteko blogak, blog didaktikoak, aplikazio didaktikoak inguruko informazio desbedina aurkitu behar dugu. Irakurri ondoren, gure blog honetan post bat idatzi behar dugu: bai etiketa eta baita link bat sartuz.
Ariketa hau egiteko hainbat helbide konsultatu ditut. Behin informazio pixka bat edukita nire sarrera egitera ausartu naiz. Idaztean amaitu dudanean link bat artzen saiatu naiz eta ez dut arazorik izan.
Teoria klasean Teknologia Berrien eragina hezkuntza munduan landu dugu. Hasieran, bideo bat ikusi dugu "Education Today and Tomorrow" deitutakoa. Bertan, hezkuntzan, infromazioan eta komunikazioan aldaketak ematen direla esatn da eta teknologia berrien garapena erabat dinamikoa eta aldakorra dela dio.
Ondoren, bideoa ikusi eta gero, teoriari ekin diogu: "Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan" izendapean

bloggarekin lanean

Pasaden astean, maiatzak 31, blog pertsonal bat sortu genuen.