lunes, 14 de abril de 2008

apirilak 14ko egunkaria

Gaur , astelehenero bezala, praktikarekin hasi gara.
Pasaden asteko ariketarekin jarraitu dugu. Pasaden asteko lana honakoa zen: blogak irakaskuntzan, blog didaktikoak...etabarrekin zerikusia zeukan informazioa bilatu behar izan genuen eta honi dagokion sarrera bat izan zen gure lana. Sarrera honetan, izenburua eta etiketa sartu behar izan dugu. Beraz, idatzita daukagun informazio edo gaiarekin zerikusia daukan bideo bat bilatzea izan da gaurko lana. Bideo bat aurkitu ondoren, sarrera bat egin dut, bideoari buruz lerro batzuk aipatuz. Ondoren bideo "itsasten" saiatu naiz. Uste nuen baino zailagoa izango zela pentsatzen nuen, inoiz ez baitut honelako loturarik egin.Hori egin eta gero link zerrenda bat editatu dut, nire ikaskide batzuen helbideak jarriz.

Alde teorikoan, pasaden astekoarekin jarraitu dugu: " berrikuntza teknologikoak hezkuntzan". Ezaugarri batzuk ikusi ditugu eta ondoren, hurrengo asteko lana zein den azaldu digu andereñoak. Hurrengo asterako, power point honetan azalptzen den helbide bateko artikulua irakurri behar dugu eta honi buruzko sarrera bat gure blogean jarri behar dugu. Sarrera honetan, link bat egon behar da, eta etiketa ere, jarri behar dugu.

No hay comentarios: